65 pertsona izan ziren Aralarrek antolatutako urteko azken Topaketan. Abenduaren 23an egin zen, eta kaltetutako pertsonek, familiek, boluntarioek, zuzendaritza batzordeak eta teknikariek parte hartu zuten. Oraingoan Civican-eko espazioan ospatu dugu.

Topaketak elkarte osoaren bilera-uneak dira. Urtean hiru antolatzen ditugu.

Lehenengoa, 2024an, apirilaren 8an izan zen, Maite Eraso psikoterapeutaren laguntzarekin. Esperientzia handia du gatazkaren kudeaketan, bitartekaritzan, erakunde eta taldeetan esku hartzen eta familia gatazketan. Hurrengo gaia landu zen: “Laguntza eskatzen ikasiz”. 80 pertsona bertaratu ziren.

Bigarrena maiatzaren 22an izan zen, Ollon, Gure Sustraiak Baserrian, bizikidetza jardunaldi batekin. Bertan, Aralarko taldeko psikologoek zuzendutako dinamikak egin genituen, ibilaldi bat egin genuen, bazkaldu genuen eta Gure Sustraiak proiektuaren berri izan genuen. Bertara 50 pertsona joan ginen.

Azken horretan, gure lehendakari Raquel Pardok 2024ko argi-itzalen balantze bat egin zuen, eta urtea bukatutzat eman genuen. Elkarteak urtarrilaren 2ra arte itxiko du, atseden hartzeko eta indarberrituta itzultzeko.

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.