Historia
ARALAR elkartea jokoarekin arazoak zituzten hainbat gizon-emakumek eta haien familiek sortu zuten 1996an, Nafarroan, ludopatia izeneko adikzio horren aurka elkarrekin borrokatzeko.
Urte hauetan guztietan, elkarteak eraldaketa handia izan du, baina baita ausazko jokoarekin, jokoaren industriarekin, haren arautzearekin eta ludopatiaren tratamenduarekin lotutako guztiak ere. Hortaz, Aralarreko kideok gure lana errealitate berri horietara egokitu dugu.
Jokorako adikzioa ez da inondik inora gutxitu; areagotu egin da. Eta pantailen erabilera zabaltzeak, kirol apustuak agertzeak eta joko-aretoak ugaritzeak lagundu egin dute horretan. Jokoarekiko harremana ere aldatu egin da: online jokatzeko aukera klik batera dago eta egunetik egunera eskuragarriagoa da, ordutegirik gabe, bakardadean. Gazte askorentzat aisialdiaren parte da, eta geroz eta adin goiztiarragoetan hasten dira ausazko jokoetan dirua erabiltzen.
Soilik adikzio horren, ludopatiaren, aurka borrokatzen duen Nafarroako elkarte bakarra.
29
Urte
joko-arazoen kontra borrokatzen
254
pertsona eta familia
artatuta eta haiekin lanean
229
talde-terapiako saioak
2024an
154
Informazio-eskaerak
urtean behin ebatzita
Mugarriak

Balioak
Eskarmentu handiko erakunde sendoa, sortu ginenetik mugiarazten gaituzten eta gure jarduketak integratzen dituzten balio sendoak dituena.


Lantaldea
Guztion artean ARALARek funtziona dezan ahalbidetzen dugu.
Hasiera batean boluntarioek sostengatzen zuten erakunde hura handitu eta profesionalizatu egin da. Gaur egun, lantalde profesional bat du, bi psikologok eta kudeatzaile batek osatzen dutena, baina sortu zeneko filosofiari eusten dio, boluntarioei funtsezko eginkizuna esleituz, baina baita elkartekideei ere, elkartearen euskarriak diren aldetik.

Teresa Burgui
Kudeatzailea
Prestakuntzaz kazetaria da eta bere lan ibilbidearen zati handi bat gizarte erakundeetan garatu du, Madrilen zein Nafarroan. Aralarren entitateak egunerokoan funtziona dezan beharrezkoa den guztiaz arduratzen da, finantzazioa bilatzeko proiektuak egitetik hasita, kudeaketa ekonomikora, lantaldea koordinatzera, telefono bidezko informazioa ematera eta are komunikabideak artatzeraino.
“Arlo sozialean lan egitea da zaurgarritasun handiko egoeren lekuko garelako, baina, aldi berean, asegarria da, egiten duenak pertsonen bizitza hobetzen duelako”.

Saioa Yeregui
Psikologo sanitarioa
Adikzioetan eta desgaitasunean espezializatutako psikologo sanitarioa da, eta egiten duen guztian genero-ikuspegia txertatzen saiatzen da. Bere bizitza profesionalean, bi arlo horietan lan egin du hainbat baliabidetan: Gizartea Helburu, Ibarre multzoa, ANFAS, Cáritas-Chavicar, Xilema eta Nafarroako Mugarik Gabeko Elkartea.
Aralarren, prestakuntza-saioak ematen ditu eta banakako zein taldekako terapiak egiten ditu, Amaya lankidearekin batera.
“Inoiz ez da berandu berriro hasteko”.

Inés Murie
Psikologoa
Psikologo gisa haur eta gazteen arloan lan egin du, eta adingabe migratzaileak lagundu ditu foru komunitateari egindako lehen harreran. Baita lan pertsonal bat hasten duten helduei laguntza terapeutikoa ematen ere, «nola funtzionatzen duten konturatzeko» eta zeharkatzen duten zailtasun egoeran modu kontzientean kokatu ahal izateko.
Hirugarren sektoreko erakundeetan aritua: Xilema Fundazioa, Gurutze Gorria, Zakan Sozial…
Aralarren, Saioa eta Amaia kideekin batera, taldeko eta banakako terapiak egiten ditu eta formazioak ematen ditu.
“Gorputzari intuizioz entzutea, emozioa eta arrazoia, pertsona bakoitzaren benetakotasuna ezagutzeko bidea da, eta nire erronka profesionala da leku horretara hurbiltzea, errespetu handiz”.

Amaya Amatriain
Psikologo sanitarioa
Adikzioetan eta sexualitatean espezializatutako psikologoa da, eta etengabe prestakuntza jasotzen ari da ezagutzak hedatzeko. Bere lan-ibilbidearen zatirik handiena adikzioen arloan egin du, Aralar eta Gizartea Helburu elkarteetan, baina adimen-desgaitasunaren eta haur eta gazteen arloetan ere lan egin du, askotariko baliabideetan: ANFAS, Las Hayas Desgaitasunari Arreta Integrala Emateko Zentroa, Xilema, TDAH Sarasate…
Aralarren, banakako eta taldekako terapiak egiten ditu eta prestakuntza-saioak ematen ditu, Saioa lankidearekin batera.
“Beti da atsegingarria dena galdu dutenei itxaropen-izpi bat eman ahal izatea eta aldaketa positibo bat egiten laguntzea”.

Saioa Bariain
Psikologo sanitarioa
Adikzioetan eta generoan espezializatutako psikologoa da, eta bitartekaritzako prestakuntza du. Bere ibilbide profesionalean adikzioen hainbat baliabidetan lan egin du, hala nola Antoxen, eta gaur egun Aralarren egiten duen lana genero indarkeriaren biktimei eta erasotzaileei ematen dien arretarekin uztartzen du, baita larrialdiei arreta ematen ere Psimae-Psikologia Juridiko eta Forentsearen Institutuan.
Aralarren, Amaia, Saioa eta Ines kideekin batera, taldeko eta banakako terapiak egiten ditu eta formazioak ematen ditu.













