Zer da?

Ludopatia substantziarik gabeko adikzioa da, eta ausazko jokoetan jokatzeko behar kontrolaezinean datza. Jokabidearen gaineko kontrola galtzen da, kalte eta ondoez nabarmena eragiten dizkio pertsonari.

1980an hartu zuten ofizialki gaixotasuntzat. Gaur egun, substantziarik gabeko adikzio gisa agertzen da Buruko Nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburuan. Gida hori nazioarteko osasun mentaleko hainbat arlotako adituek egiten dute, eta ,mundu osoko medikuek eta ikertzaileek erabiltzen dute gaixotasun mentalak diagnostikatzeko eta sailkatzeko.

Zer ondorio ditu?

Gure bizitzako hainbat arlotan eragiten du:

Nola hauteman dezaket?

Joko patologikotzat joko da joko problematiko iraunkor eta errepikakorra, klinikoki esanguratsua den narriadura edo ondoeza eragiten duena. Izan ere, norbanakoak irizpide hauetako lau (edo gehiago) aurkezten ditu 12 hilabeteko epean (DSM-5):

  • 1. Gero eta kantitate handiagoak jokatzeko premia. Hasieran, kantitate txikiak jokatu ohi dira, baina pixkanaka handitu egiten dira, uste baino diru gehiago jokatzera iritsi arte.
  • 2. Urduritzea edo sumintzea jokoa murriztu edo uzten saiatzean.
  • 3. Jokoa kontrolatu, murriztu edo uzteko saiakerak egitea behin eta berriro, baina beti arrakastarik gabe.
  • 4. Apustuak beti buruan izatea (adib. irudimenarekin iraganeko apustu-esperientziak birsortzea behin eta berriro, hurrengo apustua baldintzatuz edo planifikatuz, apustu egiteko dirua nola lortu pentsatuz).
  • 5. Ondoezik egotean (adib. babesgabetasuna, erruduntasuna, antsietatea, depresioa, bakardadea… sentitzean) apustu egitea. Emozio mingarriak kudeatzeko modu bat bilakatzen da.
  • 6. Apustuetan dirua galdu eta gero, beste egun batean bueltatzea irabazten saiatzeko (galerak “berreskuratzeko”).
  • 7. Gezurra esatea jokoan zenbateraino nahasita dagoen ezkutatzeko.
  • 8. Jokoaren ondorioz, harreman garrantzitsu bat, enplegu bat edo ibilbide akademiko zein profesional bat arriskuan jarri edo galtzea.
  • 9. Besteen laguntza izatea, jokoak eragindako finantza-egoera desesperatua arintze aldera dirua emateko.

Arazorik al dut jokoarekin?

Autoebaluazio testa jokoarekiko adikzio arrisku posibleen aurrean zure jokabidea ebaluatzeko

Zure burua ludopatiaren ezaugarri horietakoren batekin identifikatzen baduzu, honako autoebaluazio test hau egin dezakezu jokoarekin arazorik izan dezakezun jakiteko. Galdetegia NODSen oinarrituta dago, osasun mentaleko nazioarteko profesional eta adituek adostutako irizpideak aplikatuta sortu den joko patologikoaren proba diagnostikoan.

Testa orientagarria da, ez da gaixotasunaren diagnostiko bat, baina jokoarekin nolako harremana duzun eta laguntza eskatu eta ebaluatuko zaituen profesional baten esku jarri beharko zenukeen esango dizu. Erantzuterakoan, har ezazu kontuan azken urtean jokoarekin izan duzun harremanari buruz ari dela.

Zer egin dezaket?

1. Aralar Elkartearekin harremanetan jarri.

2. Halaber, zure osasun etxean, oinarrizko osasun laguntzako medikuari ere kontsulta diezaiokezu.

3. Autodebekua kudeatu

4. EFICAZ fitxategia kudeatu

Testigantzak

Ludopatiaren aurka borrokatzen ari diren pertsonek haien bizipena eta adikzioari nola aurre egin kontatzen digute zuzenean.

Manuren testigantza

Iñigoren testigantza

Nire semea aldatu egin da; senide baten testigantza