Informazioa eta harrera

Zalantzak argitzea, informazioa biltzea eta jokoaren problematikarekin lehen laguntza-orientabideak eskaintzea helburu duen zerbitzu espezializatua da.

Zer da?

Zerbitzua berariaz prestatutako pertsona batekin aurrez aurreko hitzordu bat izatean datza.

Doako zerbitzua da.

Norentzat?

Zerbitzua zuzenean kaltetutako eta jokoarekin arazo bat izateagatik laguntza eskatzen duten pertsonei, haien senideei eta hurkoei irekita dago.

Nola kontaktatu?

Hitzordua honela ados daiteke:

  • Telefonoz, 848 41 48 49 zenbakian.
  • Whatsappez, 665 802 545 zenbakian.
  • Posta elektronikoz, info@asociacionaralar.org helbidera idatzita.

Laguntza terapeutikoa

Jokoarekin arazoren bat duten helduei (adin nagusikoei) zuzendutako arreta anbulatorioko programa

Zer da?

Lehenik eta behin, dimentsio anitzeko ebaluazio bat egiten da pertsona bakoitzaren premiak ezartzeko. Horretarako, hiru kontsulta egiten dira: bat, kaltetutako pertsonarekin; beste bat, laguntzen duen pertsonarekin; eta hirugarren bat, bi-biekin.

Norentzat?

Jokoarekin arazoren bat duten helduei (adin nagusikoei) zuzendua dago.

Zer lortu nahi da?

  • Egoera normalizatzen eta gaixotasun honek dakarren estigma lantzen laguntzen du.
  • Ziur asko beste inori aipatuko ez lieketen egoerei buruz hitz egitea ahalbidetzen du.
  • Bizipenak eta sentimenduak partekatzeko espazio bat sortzen da, non intimitatea, konfidentzialtasuna eta epaitua ez izatea nagusitzen diren, egoera berdina bizi duten beste pertsona batzuekin egoteagatik.

Programaren faseak

Eraginkortasun handiagoa lortu eta pertsonak hobeto laguntzeko, programa hiru fasetan garatzen da:

  • Ebaluazio-fasea.

    Ebaluazio multidimentsional batetik abiatzen da, pertsona bakoitzaren beharrak ezartzeko. Horretarako, hiru kontsulta egiten dira: bata, kaltetuarekin; bestea, laguntzailearekin; eta hirugarrena, batera.

  • Arazoaz jabetu eta mendekotasuna gainditzeko fasea.

    Besteak beste, arazoaz jabetzea, aldaketa egiteko motibazioa, arrisku-faktoreak eta babesa eta abstinentziarentzat mesedegarriak izango diren ohitura-aldaketak lantzen dira.

    Ordutegia: Astelehenetan 19:00etatik 20:30era edo asteartean 10:30etik 12:00etara.
  • Berriz ez erortzeko prebentzio-fasea.

    Besteak beste, gatazkak ebazteko trebetasunak, emozioen kudeaketa, autoestimua eta trebetasun sozialak lantzen dira.

    Taldearen ordutegia: ostegunak, 19etatik 20:30era.

Senideentzako laguntza

Jokoarekin arazoren bat duten pertsonen senideei eta hurkoei laguntza eta orientabidea emateko zerbitzua

Zer da?

Zerbitzua psikologo profesional batek gidatzen dituen banakako eta taldekako saioetan datza.

Norentzat?

Zerbitzu hau bai laguntza terapeutikoko programan dauden pertsonen senideei, bai, azkenean, programa hasteko erabakia hartu ez duten baina bizitzen ari diren egoerari aurre egiteko laguntza behar duten pertsonen hurkoei irekita dago.

Noiz?

Talde-saioak hamabostean behin egiten dira, astearteetan, 18:00etatik 19:30era.