18 eta 25 urte bitarteko gazteak dira joko-nahasmenduak izateko arrisku handiena dutenak, Kontsumo Ministerioko Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak egindako 2022-2023 Jokoaren Prebalentziaren Azterketatik ondorioztatzen denez.
Txostenaren arabera, Espainiako jokalariaren profila gero eta gazteagoa da (jokalarien % 22a 25 urtetik beherakoa da), eta jokora sartzeko bide nagusia presentziala da. Zehazki, loteria (txartelak, billeteak, dezimoak) eta bat-bateko edo aurretik zozkatutako loteria. Adin horretako inkestatuen % 86,61ek adierazi du biak jolastu dituela, eta horietatik % 2,7k jokoarekin arazoak dituela.
Online modalitatean, azken urtean jokatu duten 18 eta 25 urte bitarteko gazteen % 36,5ek online apustuetan parte hartu dute, eta horietatik % 12,45ek jokoarekin arazoak izan dituzte. Jarraian, erruleta ( % 28,08ko parte-hartzea; % 23,3ko joko-arazoen sintomak), loteria ( % 27,04ko parte-hartzea; % 12,91ko joko-arazoen sintomak) eta kartak ( % 24,06ko parte-hartzea; % 20,03ko joko-arazoen sintomak).
Alberto Garzon jarduneko Kontsumo ministroak azpimarratu duenez, aurrez aurreko jokoa arruntagoa eta ohikoagoa izan arren, arriskuak esponentzialki areagotzen dira online ingurunean, eta gazteak dira kalteberenak eta ausazko jokoen balizko nahasmenduaren eraginpean daudenak.
Jaurlaritzak igorritako prentsa-oharra HEMEN.
Aurkezpenaren bideoa HEMEN.

