Aralarrek ludopatiak dituzten pertsonei arreta emateko 2024an aurkeztu duen proiektua Nafarroako “Caixa” Fundazioaren Gizarte Proiektuen deialdira aurkeztutako 91 proiektuetatik 33 hautatuetako bat izan da.
Erakunde horrek, 2024an, 890.940 euro bideratuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko hainbat gizarte-erakundetara. Dotazioak hirugarren sektore sozialaren ekintza bultzatuko du eta egoera ahulean dauden 15.000 pertsona laguntzea ahalbidetuko du, horien artean joko arazo bat dutenak eta Aralarrera joaten direnak.
Eskertzen dugu gure lana egiten jarraitzeko laguntza hau.

