Argazkian, ezkerretik eskuinera, Saioa Yeregui, Aralarreko psikologoa, Txema Burgaleta, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerentea, Raquel Pardo, Aralarreko presidentea eta Carlos Amatriain, Gazteriako zuzendariordea.

Aralarrek eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak lankidetza hitzarmena sinatu dute Nafarroako gazteen artean ludopatiaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa sustatzeko.

Akordio hori ludopatiak gazteengan duen eraginaren inguruko kezka partekatutik abiatzen da. Diruarekin jokatzen hasteko adina gero eta gazteagoa da (15 urte inguru), adingabeetan debekatuta egon arren, eta jokoarekiko mendekotasuna duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteen kopuruak kezkagarriak dira.

Gazteentzako ausazko jokoek dakartzaten arriskuei buruzko prebentzioa eta kontzientziazioa bi zutabe dira mendekotasun horrek pertsona gehiagorengan eraginik izan ez dezan.

Horregatik, akordio honen esparruan sentsibilizazio-jarduerak aurreikusten dira, informazio-bileretan, tailerretan, jardunaldietan eta jardunbide egokietan parte hartuz. Halaber, gazteekin lan egiteko materialak, jarduerak eta proiektuak batera diseinatzea aurreikusten da, baita kolektibo horri zuzendutako dibulgazio-jarduerak ere, ikastetxeetan, aisialdi-guneetan edo gazte-erakundeetan.

Sinatutako akordioak urtebeteko indarraldia izango du, baina bi erakundeen nahia hurrengo urteetan lankidetzari eustea da.

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.