Otsailaren 16an Burlatako Lanbide Heziketako Hezkuntza eta Animazio Soziokiroleko goi mailako zikloko ikasleek antolatutako ekitaldi solidarioan parte hartuko du Aralarrek. Iruñeko Zitadelan izango da goiz osoan zehar.

“Vital-Bizi konexioa” izeneko ekitaldiak izaera solidarioa eta kirolekoa du, eta osasun mentalarekin lotutako arazoak ikusaraztea du helburu. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak Nafarroan arlo horretan prebentzioan eta tratamenduan diharduten elkarteekin harremanetan jarri nahi ditu, hala nola Aralar, Mejorana, Anasaps, Besarkada, DYA eta Asociación adolescentes libre de móviles elkarteekin.

Horretarako, hainbat jarduera antolatu dira, hala nola era guztietako pertsonentzat egokitutako martxa inklusiboa, gosari solidarioa, pintakarak, grand prix…

Erakunde bakoitzak gune bat izango du garatzen duen jarduerari buruzko informazioarekin.

Jarduera guztiak jendearentzat zabalik daude. Animatu eta parte hartu!!!

Ikasleek ARALARi buruz egindako bideoa. Sakatu HEMEN ikusteko.

Ekitaldiaren aurrekoak Instagram sarean jarrai daitezke@conexionvital_bizi helbidean.

 

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.