Azkenean, Aralarren aldarrikapen historiko bat bete da, Nafarroan jokoaren araudia onartzea eta, beraz, joko eta apustuetarako lokaletara sartzeko kontrola. Neurri hori indarrean sartzeko oraindik denbora beharko den arren, enpresek 12 hilabete baitituzte kontrol hori ahalbidetuko duten sistemak egokitzeko, espero izatekoa da pixkanaka joko lokaletan eta ostalaritzako establezimenduetan kokatutako kirol apustuetarako makinetan instalatuko direla.
Mugarri baten aurrean gaude Nafarroan jokoa arautzeko orduan. Aurreikusten duen neurri-sorta oso baliagarria izango da ausazko jokoek pertsona askorentzat, batez ere gazteenentzat, dituzten ondorio negargarriak geldiarazteko.
Hala ere, hobetzeko tartea dago, adibidez, lokalen barruan edari alkoholdunak serbitzen jarraitzen da, eta jokoaren publizitatea ez da debekatu, bere garaian tabakoarena eta alkoholarena gertatu zen bezala. Bestalde, txanpon-makinak edozein kontroletatik kanpo geratzen dira.
Aralarren beti azpimarratu dugu erregulazio on bat ludopatiaren aurkako ezkutu babesle indartsua dela, baina prebentzio-neurriak ere beharrezkoak dira. Errealitatea da egunetik egunera diru gehiago jokatzen dela, Nafarroan jokoaren azken datuen arabera, 2023an nafarrek aurreko urtean baino 5 milioi gehiago jokatu zituzten (aurrez aurreko jokoan bakarrik, online jokoa kontuan hartu gabe), eta jokatzen hasteko adina gazteagoa da, 15 urte ingurukoa. Une honetan, kirolaren aldeko apustua da gazteen arazo nagusia, Nafarroa baita Estatuko buru.
Nafarroako Gobernuak igorritako prentsa-oharra, erregelamenduaren puntu nagusiak azalduz: HEMEN klikatu.
Euskaraz, HEMEN.
López Antelo sailburuaren hitzaldia, Erregelamenduaren onarpena iragartzeko.

For privacy reasons YouTube needs your permission to be loaded. For more details, please see our Política de Privacidad.
I Accept

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.