Foruzaingoak kanpaina bat hasi du adingabeak joko-makinetara, kirol-apustuetara eta joko-aretoetara sar ez daitezen. Horretarako, Joko eta Ikuskizun Brigadari atxikitako langileek, “Adingabeen eta beste kolektibo kaltebera batzuen jokoan parte hartzeko kontrola” programaren esparruan, bi jarduketa mota egingo dituzte datozen hilabeteetan. Adingabeek ostalaritzako lokaletan kokatutako joko- eta apustu-makinak erabiltzeko kontrola areagotuko da, baita joko-lokaletarako sarbidea ere. Ostalaritzako establezimenduen eta joko-lokalen jarduera-jarraibideak gainbegiratuko dira, adingabeei eta beste kolektibo kaltebera batzuei jokorako sarbidea prebenitzeko. Horretarako, herritarren laguntza eskatzen dute, Foruzaingoaren sare sozialen profiletan zuzeneko mezuak bidaliz.

Informazio osoa HEMEN sakatuta ikus dezakezu.

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.