
Joan den ekainaren 25ean, Nafarroako Arartekoa sortu zuen Legearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen Aralarrek, eta 150 pertsona inguru izan ziren bertan, horietako asko egungo defendatzaile Patxi Verak agintaldia hasi zuenetik bisitatu dituen gizarte erakundeetako ordezkariak.
2023ko maiatzean Aralarren egoitza bisitatu zuen. Ikusi HEMEN.
Nafarroako Arartekoak adierazi zuen integrazioa eta etxebizitza direla “Nafarroako gizarteak epe laburrean dituen erronka premiazkoenak”. “Estatu osoan bizi kalitate handiena duen komunitatean ezin dugu onartu jendea kalean lo egiten egotea, elikagairik gabe, hezkuntzarik gabe edo osasun arretarik gabe”, esan zuen Ángel Gabilondo Herriaren Defendatzailearekin izandako elkarrizketa irekian, Iruñera joan baitzen oraingoan.
Era berean, Nafarroako Arartekoak honako hau aldarrikatu zuen: “administrazio ona, herritarrek horretarako eskubidea dutelako eta horrek sistema demokratikoan konfiantza sortzen duelako, eta hori gaur egun beharrezkoa da”. Halaber, “esparru digital berrietan eskubideak babesten ikasteko” beharra planteatu zuen, bereziki Adimen Artifizialaren aurrean. “Eta eskubideak eta askatasunak zabaltzea, inor ez dadin babesik gabe geratu ezjakintasunagatik”,
Ekitaldiaren kronika osoa kontsultatzeko, egin klik HEMEN.

