Aralar 10:10 Plataformara gehitu da osasun mentalean lan egiten duten beste plataforma batzuekin batera. Zehazki, Aralarren gain, ACOAD, Asociación de ayuda mutua para personas afectadas por la ansiedad, ANASAPS, AVANVIDA, Mejorando cada día, Desatada eta Mejorana elkarteek osatzen dute plataforma.
Plataforma hau sortzen da Urriak 10, nazioarteko osasun mentalaren eguna, data bizia, kolektiboa eta transformatzaile bilakatzeko Iruñean.
Agente askoren bila gaude (elkarteak, kolektiboak, interesatutako pertsonak) parte hartzeko eta koordinatzeko. Hau esfortzu banatuak saihesteko eta egun hartako ekintzen inpaktua areagotzeko. Ez da deskartatzen urtean zehar ekintza gehiagotan elkarlanean aritzea.
Ibilbide desberdinekin hasita, helburu bera daukagu: Bildu, koordinatu eta ikusmena eman osasun mentala arazo klinikoa baino gehiago dela uste dugunei, arazo soziala ere dela. Osasun mentala ezin da gainditu gabeko asignatura izaten jarraitu, ezta ikusezina ere ez.
Plataforma hau Nafarroako Palazioaren aurrean egindako entitate hauen guztien kontzentrazio batean aurkeztu zen. Bertan manifestu bat irakurri zen, HEMEN sakatuz irakurri dezakezu.
Hurrengo web-gunean ere irakurri daiteke: www.10-10plataforma.org

