
Aralarren ludopatiari eta lanari buruzko INFORMAZIO PUNTU batekin egon gara Geltokin, azaroaren 15ean eta abenduaren 20an.
Harrera ona izan denez, ekimena errepikatuko dugu 2026ko urtarrilaren 17an, 11:00etatik 13:00etara, korridore nagusian. Joko arazo bat izan dezakeen eta informazioa behar duen norbaiten berri baduzu, animatu bertatik pasatzera.
INFORMAZIO GUNEA Aralarko boluntarioek artatzen dute, erakundea eta egiten dugun lana ondo ezagutzen dute eta konfidentzialtasun osoz informatuko zaituzte.

