Datorren abenduaren 10ean 75 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundearen Pariseko Batzar Nagusiak aldarrikatutako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zenetik. Manifestu horretan, historian lehen aldiz, oinarrizko giza eskubideak zerrendatzen dira, eta mundu osoan babestu behar direla ezartzen da.

Ospakizun hori dela eta, Nafarroako Arartekoak Adierazpen Instituzional bateratua egitera gonbidatu ditu hainbat kolektibo sozial, tartean Aralar.

Adierazpen honen helburua Nazio Batuen aldarrikapenean jasotako Giza Eskubideen aldeko konpromiso leial eta irmoa jendaurrean idatziz adieraztea da.

Adierazpenak ekintza-dekalogo bat jasotzen du inor atzean ez uzten laguntzeko, giza eskubideak oraindik ere eraikitzen ari den irrika bat direla kontuan hartuta.

Parte hartzen duzuen entitate guztiok “familia argazkia” egingo dizuegu datorren abenduaren 7an Munduko Parkean. Aralar osatzen duzuen eta parte hartu nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.

Adierazpena irakurtzeko, sakatu HEMEN.

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.