Joan den azaroaren 29tik, Aralar UNADeko kide da, Estatu mailako sarea, adikzioak artatzeko. Adikzioen arloan esku hartzen duten erakundeen sarea da, substantziarekin eta substantziarik gabe, eta horietatik eratorritako arazoekin. 200 erakunde inguru biltzen ditu, pertsonan eta haren nortasun berezian oinarritutako eredua partekatzen dutenak. Datorren urtean, 2025ean, 40 urte beteko ditu. Pixka bat gehiago ezagutzeko, ikusi WEBGUNEA.
UNADek egiten dituen jardueren artean, ikerketak egitea dago; esate baterako, berriki jokoaren nahasmendua goiz detektatzeko egindako azterlana, gazteen kasuen garapenean eragiten duten faktoreak identifikatzen baititu. Irailean aurkeztu zen, Bilbon, online parte hartu genuen jardunaldi batean. Ikusi albistea eta dokumenturako sarbidea HEMEN.
Nafarroan une honetan hiru erakunde gara UNAD osatzen ditugunak, Antox, ACOAD eta Aralar . Zalantzarik gabe, elkarrekin indartsuagoak izango gara gure autonomia-erkidegoan adikzioak ikusarazteko eta eragindako pertsonei, haien familiei eta inguruneei arreta emateko proposamenak egiteko.


