
Gure psikologia taldea handitu dugu, jokoarekiko mendekotasuna duten pertsonei eta haien familiei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzen jarraitzeko.
Baita pertsona gehiago artatu ahal izateko ere.
Psikologiaren arloko lanpostu baterako deialdia egiten dugu, ezaugarri hauekin: Gure taldean parte hartu nahi baduzu, aurkeztu zure CVa edo profil horretan sartzen den norbait ezagutzen baduzu, eman informazioa. Epea: 2025eko urtarrilaren 24ko 12:00etan. Zuzenean bidali dezakezu helbide honetara: info@asociacionaralar.org
Edo, nahiago baduzu, Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez.
https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoIntermediacion/empleo/6868
Psikologo lanpostua
Aralar irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1996an Nafarroan sortua, eta joko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du, laguntzaren eta prebentzioaren bidez.
Lanpostuaren baldintzak:
- Lizentziatura edo Gradua Psikologian.
- Psikologia Sanitario Orokorreko Masterra edo gaikuntza sanitarioa.
Baloratuko diren alderdiak:
- Esperientzia profesionala
- Esperientzia talde terapian.
- Adikzioen prebentzioan eta, bereziki, joko patologikoan formakuntza eta/edo esperientzia izatea.
- Genero-ikuspegiari buruzko formakuntza eta/edo esperientzia.
- Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
Eginkizunak:
- Banakako eta taldeko terapia joko patologikoko arazoak dituzten pertsonekin eta familiekin.
- Prebentzio tailerrak eta hitzaldiak profesionalentzat, familientzat eta gazteentzat.
- Materialak prestatzea.
- Beste profesional eta baliabide batzuekin koordinatzea.
- Ludopatiaren arretarekin eta prebentzioarekin lotutako gaiei buruzko mintegietan, biltzarretan, mahai-inguruetan eta komunikabideetan parte hartzea.
Kontratuaren datuak:
Iruñean lanpostua.
Kontratu mugagabea.
Lanaldi partziala (lanaldi erdia), 2025ean lanaldi osora luzatzeko aurreikuspenarekin.
Berehala lanean hastea.
Psikologia-taldearen lan-planaren arabera zehaztu beharreko ordutegiak.
Nafarroako Esku-hartze Sozialerako Hitzarmenaren araberako soldata.
BEREHALA LANEAN HASTEA.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 24ko 14:00etan.
Proposamenak bidali info@asociacionaralar.org helbidera

