
Ezagutzarako tailerra, jarraibideak eta tresnak
Arlo ezberdinetako profesionalei (soziala, osasuna, hezkuntza…) joko patologikoari eta haren funtzionamenduari buruzko beharrezko ezagutzak eta detektatzeko eta oinarrizko laguntza-jarraibideak ematea, bai kaltetutako pertsonentzat, bai haien senide eta hurkoentzat.
Lantegi teoriko-praktikoa, alderdi teorikoa (benetako adibideen eta kasuen aurkezpenarekin) eta gaiari buruzko lanketa praktikoauztartzen dituena, dinamika parte hartzaileen bidez. Gaztelaniaz zein euskaraz egiten da.
Gazteen eremuan esku hartzen duten eta nerabeen eta gazteen artean ausazko jokoekin arazoak prebenitzeko gai izan nahi duten hainbat alorretako profesionalak (gizarte-arlokoak, osasunekoak, hezkuntzakoak...).
Psikologo profesional batek bideratutako saioa.
3h 30m inguruko saioa.

