Irunberrin eta arroilaren inguruan ospatu zen aurten Elkartearen eguna ekainaren 21ean.
Aralarrekin lotura duten 35 pertsonak (pazienteak, familiak, boluntarioak, talde teknikoa eta zuzendaritza batzordea) jardunaldi hau partekatu zuten.
Goiz, eguna bero iragartzen zelako, Iruñetik ibilgailuak partekatuz atera ginen, ahalik eta karbono aztarna txikiena uzteko. Arroilaren inguruneak hiru jarduera desberdin planteatzeko aukera eman zigun, mundu guztiak gozatzeko zailtasun maila desberdinekin, txikiren bat barne.
Talde batek ibilbide laburra egin zuen
Arroilatik barrena, horma bertikalen artetik, aparkalekutik deabruaren zubiraino. Beste bat mendian barrena arroila inguratzen duen ibilbide zirkularrera animatu zen, eta, azkenik, arroila zeharkatu zuen sarreraraino. Eta azken taldea, abenturazaleagoa, Iratitik behera baltsan jaistera apuntatu zen, ibaiko ur izoztuen zaparrada batekin amaitu zena.
Ezin izan zen arroilaren interpretazio zentrora aurreikusitako bisita izan, izan ere, egun horretako tenperatura altuen ondorioz, instalazioak itxi zituen.
Irunberrin indarrak berritzeko bazkari batean elkartu ginen denok.
Duela hiru urtetik antolatzen dugun topaketa hauek, aldi bakoitzean leku desberdin batean, elkartea osatzen dugun pertsona guztien artean jardunaldi ludiko eta topaketa bat partekatzeko eta udari ongietorria emateko aukera ematen digu.
- Puente del Diablo
- Un chapuzón en el Irati
- Panorama de la Foz




