Abenduaren 18an Aralar osatzen dugun pertsona guztiok (kaltetuak, familiak, boluntarioak, zuzendaritza batzordea eta talde teknikoa) urtea lan saio berezi batekin amaitzeko bildu ginen. 2023an antolatzen den hirugarren topaketa da hau, eta, oraingoan, erruaren gaia izan zuen ardatz.
Hausnarketa bateraturako eta lan partekaturako gune bat da, terapia taldeetan urtean zehar egiten denaren osagarria. Elkar hobeto ezagutzeko, besteen esperientzietatik ikasteko, ikuspuntuak partekatzeko eta sarea sortzeko ere balio du.
Oso pozik gaude topaketa guztiek aurten izan duten harrera onarekin. Azken horretara 80 pertsona inguru joan ziren, eta oso emankorra izan zen. Bere alderdi ludikoa ere izan zuen, eta, amaitzean, askari bat partekatu genuen eta 2023ari amaiera eman genion, 2024rako proiektu berriekin.