Aralarrek, Antoxekin batera, Iribarren abokatu bulegoak antolatutako kontsumoaren inguruko jardunaldietan parte hartu zuen.
Bulego hau Aralarrekin elkarlanean ari da, gehiegizko interesak dituzten kredituen inguruko gaietan elkartean tratamenduan dauden pertsonei aholkularitza emateko.
Jardunaldian, kontsumo-zuzenbidean adituak diren pertsonek parte hartu zuten, eta, beste gai batzuen artean, jokoarekiko mendekotasuna duten pertsona askok kreditu azkarrak ordaintzeko dituzten zailtasunak aztertu ziren, gehiegizko zorpetzearen ondoriz mugan daudelarik.
Diario de Noticias egunkariak HEMEN sakatuta irakur daitekeen erreportaje zabal batekin eman zuen jardunaldi honen berri.


