
Hau da gure lehendakari Raquel Pardori egindako elkarrizketa zabalaren titularra, maiatzaren 18an Diario de Noticias egunkarian argitaratua.
Bi orrialdetan zehar hainbat gai aletzen ari da, hala nola Nafarroan jokoaren Araudia indarrean sartzeak ekarri dituen aurrerapenak, eta baita egiteke geratu dena ere; nola eragiten duen eraldaketa digitalak jokoaren sektorean eta pertsonen ohituretan; jokoaren “normalizazioa” gure gizartean, edo oraindik ere jokoaren mendekotasuna duten pertsonen gainean dagoen estigma soziala, bereziki emakumeen gainean.
Halaber, mendekotasun posible bat identifikatzeko adi egon behar dugun seinaleak adierazten ditu, bereziki gazteenen artean.
Osorik irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, HEMEN klik eginez.

