
Nafarroako Ludopatiaren laguntza eta prebentzio elkarteak hilabete honetatik aurrera ludopatiaren prebentzio eta tratamenduaren inguruko informazio eta baliabide ezberdinak dituen webgune berria eskaintzen du euskaraz.
Horretarako Euskerabidearen, Euskararen Nafan Institutoaren, kolaborazioa izan du. Irabazi-asmorik gabeko erakundeei bideratutako diru laguntza bat jaso du, eduki digitalen egokitzapenarekin euskararen erabilera eta presentzia sustatzea helburu duena.
Horrela, Aralarrek gure autonomia erkidegoari dagokion hizkuntza hau sustatzeko konpromisoa hartzen du eta nahi duen herritarrak euskaraz artatua izateko eskubideari erantzuna ematen dio.
Aralar Elkarteak 27 urte daramatza joko arazoak dituzten pertsona eta haien familiei laguntzen. Honez gain prebentzio eta formazio ekintzak burutzen ditu gazte, familia eta hezkuntza, osasun, gizarte laneko profesionalei zuzenduak.
Eguneratutako edukiak era sinple, bisual eta eskuragarriagoan aurkezteko helburuarekin aurten egindako webgunearen birmoldaketaren ondoren, Aralarrek orain beste urrats berri bat eman du informazio guzti hau euskaraz eskainiz.

