Askotan eskatu dugu Aralarretik Nafarroako Jokoaren Behatokia sortzea, ondoko autonomia erkidegoan, EAEn, dagoenaren antzekoa.
Testuinguru horren bilakaerak eta pertsonentzat eta gizartearentzat dituen ondorio ugariek beharrezkoa egiten dute arlo publikotik, erakundeetatik eta enpresetatik esku hartzea, bai eta osasunaren, gazteriaren, gizartearen eta ekonomiaren arloko politika publikoen arteko koordinazioa ere.
Ikuspegi orokor hori eta Jokoaren Euskal Behatokia bezalako erakunde batetik posible egiten den artikulazioa behar ditugu.
2019an sortua, une bakoitzean arlo horretako eskumenak dituen Jaurlaritzako sailari atxikita dago. Bere eginkizunen artean honako hauek daude: jokoaren sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera orokorrari buruzko informazioa ezagutzea, aztertzea eta zabaltzea; aldizkako inkestak eta azterlan ekonomiko eta sozialak egitea, sektore horren egoera eta jokoaren politika publikoen aplikazioa ezagutzeko; jokoari eta haren pertzepzio sozialari dagokionez sortzen ari diren fenomenoak edo alderdiak antzematea, edo jokoaren politika publikoek enpresa-sektorean, jokalarietan eta, oro har, gizartean duten eragina aztertzea.
Bertan, Eusko Jaurlaritzaren politika publikoen hainbat arlo daude ordezkatuta, adikzioen, gazteriaren, analisi soziologikoaren, segurtasunaren eta ekonomiaren eta ogasunaren arlokoak.
Hilero buletin bat argitaratzen du gaztelaniaz eta euskaraz. Bertan, bere jardueren berri ematen da eta ausazko jokoei buruzko hainbat informazio jasotzen da.
2023ko UZTAILEKOA partekatzen dugu hemen, GAZTELANIAZ eta EUSKARAZ.
Jaso nahi izanez gero, jokoareneuskalbehatokia@euskadi.eus gehitu dezakezu zure helbide-libretara Jokoaren Euskal Behatokiaren berri guztiak jasotzeko.
Jokoaren Euskal Behatokiaren Buletina/Gaztelania. 2023ko uztaila
Jokoaren Euskal Behatokiaren buletina/Euskara. 2023ko uztaila