
SIMO EDUCACIÓN saria emateko unean, goi mailako hezkuntzako esperientzia berritzaile onenaren saria eman diote Iruñeko Salestarren Aralar Proiektuari.
Urriaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 5etan, Rebeca Goyak eta Miguel Moscosok, Salesianos Pamplonako irakasleek, saria jaso zuten Madrilgo SIMO galan. Goizean SIMO EDUCACIÓN azokan aurkeztu zuten proiektua.
Teknologia eta Hezkuntza Berrikuntzaren Nazioarteko Azokak, SIMO EDUCACIÓNk, 200 hautagaitza baino gehiagoren artean Aretoan aurkeztu diren 35 hezkuntza-esperientzia onenak aukeratu ditu, eta horien artean saritutako ARALAR Proiektua dago.

