Aralarren ordezkaritza bat, Raquel Pardo presidentea buru, Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin eta Garbiñe Bueno alkateordearekin bildu zen irailaren 16an.

Topaketa honetan udal arduradunei Aralarren lanaren berri emateko aukera izan genuen. Iruñeak, Nafarroako biztanleen herenarekin, joko-lokalen % 48 biltzen ditu, auzo guztietan banatuta, batez ere Arrotxapean.

Bestalde, Aralarrek artatzen dituen pertsonen % 60 Iruñeko bizilagunak dira.

Iruñeko Udalak aspalditik laguntzen du, dirulaguntzen bidez, Aralarren lana. Ildo horretan, ludopatia duten pertsonei arreta emateko finantzaketa-formula egonkorragoak bilatzeko eskaera helarazi zitzaion alkateari, hala nola hitzarmen-formula.

Azkenik, Aralarretik Udala gonbidatu genuen, bere jardunaren barruan, zaintza lanean ahalegin handiagoa egitera, adingabeak, talde ahulenetako bat, ostalaritzako joko-lokaletara eta makinetara sar ez daitezen.

 

AZKEN BERRIAK

KATEGORIAK

Erregistra zaitez hilero zure sarrerako ontzian Aralarren edukia jasotzeko.ódica en tu bandeja de entrada, cada mes.

Ez dugu spam-ik egiten! Informazio gehiagorako, irakurri gure pribatutasun politika.