Aralar, beste autonomia erkidego batzuetako elkarteekin batera, online joko patroiei buruzko ikerketa batean parte hartzen ari da. Espainian egiten den mota horretako lehen ikerketa da, eta ludopatia saihestera bideratuta dago.
Horretarako FEJARen –Espainiako Zorizko Jokalari Erretiratuen Federazioa- eta elkartekideen laguntza eskatu du, haien artean Aralar.
Zertan datza? Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusia Kontsumo Ministerioaren mende dago, eta hark ditu zorizko jokoak arautzeko eskumenak. Zuzendaritza Nagusiak azken lau urteetan online jokatu duten pertsonen jokaera aztertu nahi du eta joko-portaera hauek gerora adikzio baten agertzearekin lotu.
Erakunde honek badu informazio hori, online operadoreetan gertatzen diren jokaldi guztiak monitorizatuta dituelako, baina joko-mota hori egiten duten pertsonen baimena behar du informazioa eskuratzeko.
Ikerketarako ez da interesgarri nork jokatzen duen, ez adina edo ez datu pertsonalak… baina bai nola jokatzen duen (ordutegiak, jokatutako kantitateak, maiztasuna, joko motak…).
Aralarrek datozen asteetan identifikatu eta harremanetan jarriko da azken 4 urteetan elkartetik pasatu diren eta online jokoetan parte hartu duten pertsonekin eta ikerketan parte hartzera gonbidatuko die, eta haien “jokoaren patroia” kontsultatzeko baimena eman dezaten.
Etorkizunean beste pertsonentzat garrantzi handia izan dezakeen keinu txiki bat da. Lan horren ondorioak oso baliagarriak izango dira bai online jokoa arautzeko, bai joko-arazoak dituzten pertsonei prebentzio eta arreta eskaintzeko programak ezartzeko.