Gu kide garen Nafarroako pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako sareak eta Ilundain Fundazioak Ilundain-Haritz Berri Fundazioaren Bizi-baso proiektuaren barruko ekimen bat antolatu zuten joan den urriaren 28an, “Sarearen Basoa” sortzeko.
“Bizi-basoren bidez, Nafarroako gizarteak baso-masa hobetzen eta kontserbatzen lagunduko duten zuhaitz autoktonoak landatzea errazten da, eta, aldi berean, zuhaitz horiek esanahi berezia izatea”.
Aralarrek, hogeita hamar bat gizarte erakunderekin batera, zuhaitz bat landatu du, ondoan gure izena duen plaka bat duela, eta, horrela, baso txiki bat sortu du sareko entitate guztiekin. Elkarrekin ikusiko dugu nola hazten ari den, nola gure erakundeak eta nola aldatzen ari den gizartea bera.
Hemen duzue Fundazioak Ilundainen (Aranguren Ibarra) dituen instalazioen inguruan dagoen “gure zuhaitza” ren argazkia. Dagoeneko 1.300 zuhaitz landatu dira ekimen honen barruan.
Nahi duzuen guztiok parte har dezakezue ekimenean, banaka. HEMEN egiteko moduari buruzko informazioa.