Nafarroako Arartekoak, Susana Galilea Arartekoaren Kabineteko buruarekin batera, bisitatu gintuen Aralarren egoitzan, egiten ari garen lana gertutik ezagutzeko.
Bileran Zuzendaritza Batzordeko eta talde teknikoko kide batzuek parte hartu zuten. Topaketan elkartearen lan-ildoak azaldu genituen: informazioa eta sentsibilizazioa, arreta eta laguntza, prebentzioa, administrazio publikoekin intzidentzia-lana, sektorearen erregulazio ona egon dadin eta mendekotasun hori duten pertsonei arreta emateko behar diren baliabideak bidera daitezen, eta, azkenik, egiten ditugun kanpainak, hala nola joko-arazoak dituzten emakumeei zuzendutakoa.
Arartekoak bere lankidetza eskaini zigun, kexak bideratzeaz gain (ohikoa izaten da), proposamenak ere bideratzeko, “Foru Administrazioaren jardunarekin edo ez-egitearekin” zerikusia duten gaietan.
Edozein pertsonak eska dezake Arartekoaren jarduera, ez soilik erakundeek. Ildo horretan, adierazi zuen oso eskaera gutxi jasotzen direla ausazko jokoarekin , ludopatiarekin eta abarrekin lotuta, “ziurrenik kanal hori ezagutzen ez delako”. Aralarrek hitz eman zuen elkarteko kideei helaraziko ziela.


