Aralarrek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin sinatu duen hitzarmenaren baitan, irailaren 27an prebentziorako formakuntza eman genuen Tuteran.
Kanpainaren leloa “Nire herria ez dago jokoan” da eta herri bakoitzerako pertsonalizatzen da.
Oraingo honetan, bi elkartek jasoko dute formakuntza. Goizean, tailerra gizarte-laneko, hezkuntzako, osasuneko eta segurtasun-indarretako profesionalei zuzenduta dago eta arratsaldez, berriz, mota guztietako jendearentzako hitzaldi irekia, bereziki familiei zuzendua.
Biak Tuterako Lestonnac Gizarte-etxe Gazteria Zentroan egiten dira, eta Erriberako hainbat herritako pertsonei irekia dago.
Antzeko formakuntzak egin dira 2023an beste herri batzuetan , hala nola Vianan, Zangozan edo Iruñako Buztintxuri auzoan. Hemendik urte bukaerara Otsagabian, Uharten, Lodosan, Beriainen eta Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin lankidetzan, oraindik zehazteke dagoen herri batean, Mankomunitateko 14 udalerrietatik batean, formakuntzak daude aurreikusita.