Aralarrek, hainbat alorretan lan egiten duten 55 gizarte erakunderekin batera, Nafarroako Arartekoak Munduaren Parkean sustatutako ekitaldi batean parte hartu zuen, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 75. urteurrena zela eta.
Bereziki, gure elkartetik, osasunerako eskubidea eta pertsona guztien bizitza duina defendatzen ditugu.
Ekitaldian izan ziren abenduaren 7an Nieves Estabolite, elkarteko boluntarioa, eta Teresa Burgui, koordinatzailea.
Ikusi aurretik gure webgunean argitaratutako albistea esteka honetan. Baita erakundeek sinatutako aitorpenean sartzeko ere.