Gutxiago falta da joko-lokaletara sartzeko kontrola azkenean errealitate izan dadin
Martxoaren 24an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Jokoaren Araudia, zeinak arautzen baitu, besteak beste, ostalaritzan jarritako joko-lokaletara eta kirol-apustuetarako makinetara sartzeko kontrola adingabeentzat eta autodebekatutako pertsonentzat.
Enpresek 12 hilabete dituzte, hau da, 2026ko martxoaren 24ra arte, neurri hori martxan jartzeko. Beraz, atzerako kontaketa hasi da jada, Nafarroan errealitate izan dadin eta lokaletarako sarbidea modu eraginkorrean kontrolatu ahal izan dadin.











