
Aralarrek “Ez ezazu hutsik utzi” kanpainarekin bat egin du, errenta aitorpenean “helburu sozialak” laukia markatzera animatzeko. Ekintza sinple horrek eragin handia du pertsona guztien bizitzan.
Nafarroan, 25 urtetik beherakoen % 79k uzten du bere laukia hutsik aitorpenean, eta adin-tarte horretako % 14,03k soilik aukeratzen du % 0,7 hori helburu sozialetarako erabiltzea. Oro har, 126.000 pertsonak baino gehiagok jarraitzen dute aukera hori markatu gabe uzten, nahiz eta 248.995 aitorlek ( % 47,42) helburu sozialen laukia markatzearen aldeko apustua egin duten.
Askotan, ez-egite hori jada egindako aitorpenen ondorio da, edo zergadun orok bere zerga-ekarpenaren zati baten erabilera erabakitzeko duen eskubidea ez ezagutzearen ondorio.
Gizarte-erakundeok atentzioa erakartzen dugu erabaki horren eraginetarantz, honako lorpen hauek ahalbidetu baititu:
- 2024an 12.907.000 euro bildu dira, eta Nafarroako eta munduko beste herrialde batzuetako gizarte proiektuetara bideratuko dira. Helburu sozialetarako esleipenak goranzko bilakaera izan du, 2010eko aurrekontuetako 5 milioi euroetatik egungo 12 milioi euro baino gehiagora.
- Bildutako 12 milioi horiek balio izan dute 500 proiektu baino gehiago egiteko Nafarroan desgaitasuna duten pertsonentzat, bazterketa sozialeko egoeran daudenentzat, adinekoentzat, ingurumen programentzat eta nazioarteko lankidetzarentzat.
Irakurri albiste osoa HEMEN.
Honako aukera hauek dituzu:
- Helburu sozialak markatu: % 0,7 gizarteratzean, desgaitasunean, ingurumenean, garapenerako nazioarteko lankidetzan eta abarretan lan egiten duten erakundeek garatzen dituzten programak eta proiektuak egitera bideratzen da.
- Markatu eliza: % 0,7 Eliza Katolikoaren sostengu ekonomikora bideratzea aukeratu.
- Markatu Bi aukerak: Markatu aurreko bi laukiak, bi ekarpenak batzean % 0,7 izan daitezen ( % 0,35 + % 0,35)
• Aukerarik ez baliatzea; kasu horretan, emaitza Foru Komunitatearen helburu orokorretarako aplikatuko litzateke.

